XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Soluzioa zera da: buelta osoa, jatorrizko unitatea alegia, 360 gradu izeneko partetan banatzea.

Beste hitzetan esateko, buelta osoa eta 360 graduak parekatzea.

1 buelta oso = 360 gradu.

Oinarrizko berdintza honetatik deribatzen dira bestelako beste hauek:
Buelta-laurdena = 360/4 gradu =90 gradu
Buelta-erdia = 360/2 gradu =180 gradu.

Edota alderantzizko beste hauek:
60 gradu = Buelta osoaren seirena (360/6 = 60)
30 gradu = Buelta osoaren hamabirena (360/12=30) eta abar....

Biraketaren zabalpenaren neurketako gai honek beste puntu garrantzitsu batera eramaten gaitu: Zer da angelu bat? Erantzun klasikoak, elkar mozten duten bi zuzenerdiren arteko planoaren zatia dela dio.

Baina definizio hau ez da gure ustez oso argia, ez bait da ongi ikusten zer den angelua, hots, aipatutako zati horren azalera.

Eta orduan zer? Gure ustez, definizio honen zehaztasun-faltan aurkitu beharko genuke ikasle askok gai honi buruz izaten duten zailtasunaren arrazoietako bat bederen.

Gehienek, ikasle gehienek, uste bait dute angelua txikiagoa dela erpinaren ondoan urrunagoko zatietan baino.

Guretzako, angelua, biraketaren zabalpenaren balioa edo neurria da, eta ez besterik.

Angelua, beraz, neurri bat da.

Zeren neurri? Biraketa baten zabalpenaren neurria, hain zuzen.

Ikuspegi honetatik begiraturik lehen aipaturiko dudak desagertu egiten dira biraketaren zabalpena, direkzio-aldaketa alegia, bat eta bakarra delako kasu bakoitzarentzat.

Aipatzen ari garen puntu hau oso garrantzitsua da eta 4. kurtso honetan eta datorren 5. ean atentzio bereziarekin landu nahi genuke.

Puntu hau non lantzen dugun esatera pasa baino lehen hona argi eta garbi utzi nahiko genukeen azken ideia bat: angelu bat biraketa baten zabalpenaren neurria da.

Beraz, angelua edo biraketaren zabalpena sinonimoak dira, gure ustez.

Arrazoi hauetan oinarriturik aukeratu dugu dortoka, angeluen gaia sartzeko, zeren eta dortokari angelu bat esaten diogunean biratu behar duenaren balioa ari bait gatzaizkio mugatzen.

Hona hemen zein orrialdetan lantzen den puntu hau: 152. orrialdeko AGERPENA eta SAKONTZEN aktibitateetan /153. orrialdeko ARIKETAK aktibitatean /186. orrialdeko AGERPENA eta SAKONTZEN aktibitateetan /187. orrialdeko ARIKETAK aktibitatean /224 orrialdeko AGERPENA eta SAKONTZEN aktibitateetan /225. orrialdeko ARIKETAK aktibitatean.

Irudi plano garrantzitsuenen deskribapena: poligonoak

4. kurtso honetan 3. ean hasitako lanari jarraipena eman nahi diogu.

Oraindik ere elementu hauen eraikuntzan saiatzea beste ezertan aritzea baino interesgarriagoa dirudienez, jokabide honi emango diogu lehentasuna.